Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gau Beltza

Gau Beltza
Irudia
Motajaiegun
bezpera : Domu Santu egun
Honen parte daAllhallowtide (en) Itzuli
EgunUrriaren 31
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Osatuta
Hashtag#halloween, #ハロウィン, #HappyHalloween, #Halloween2024 eta #2022Halloween

Gau Beltza[1][2] edo Halloween (NAF[ˌhæləˈwin, -oʊˈin, ˌhɒl-] ingelesezko All Hallows' Evening —«Santu Guztien arratsaldea»— izenaren laburketa;[3] ingelesez Hallowe'en edo All Hallows' Eve —«bezpera»— ere deitua)[4] urtero urriaren 31n munduko hainbat lekutan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa.[5][6][7] Kristau egutegiaren Santu Guztien Egunaren aurreko gaua da, hilak, martiriak eta santuak gogoan izateko egunetan.[8]

Ikerlari askoren iritziz, Halloweenen jatorria zelten uzta ospakizun baten kristautzea da,[9][10] hots, ziurrenik jatorri paganoa du, batez ere gaeliar Samhain jaian.[4][11][12] Beste ikerlari batzuen ustez, jaia ez zen Samhainetik etorri, eta jatorri guztiz kristaua du.[13]

Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea, baserrietan bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea.[14]

Gaur, Halloween Ameriketako Estatu Batuetako kulturan errotuta dago eta hortik hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da. Egun horietan, jendeak mozorroak erabiltzen ditu, eskuarki beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke, haurrek gozokiak jasotzen dituzte. Horretarako, etxez etxe joaten dira, Trick or Treat ("Saria edo ziria") esanez. Ohitura da, orobat, kuiak hustu eta barruan kandelak jartzea, sagarrak karameluz estaltzea, beldurrezko ipuinak kontatzea eta beldurrezko filmak ikustea.

  1. «Zer da?» Gau Beltza (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. Alijostes Bordagarai, Koldo. «Gau Beltza, gau ikaragarria! -» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  3. Thomas Thomson, Charles Annandale. (1896). A History of the Scottish People from the Earliest Times: From the Union of the kingdoms, 1706, to the present time. Blackie.
  4. a b Merriam-Webster's Encyclopædia of World Religions. Merriam-Webster.
  5. «Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?», Ahotsak.com, 2013-10-31.
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman halloween3 izeneko erreferentziarako
  7. Oier Araolaza: «Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV)», Dantzing bloga, 2012-11-02.
  8. Davis. (2006). Don't Know Much About Mythology: Everything You Need to Know About the Greatest Stories in Human History but Never Learned. HarperCollins, 231 or..
  9. BBC – Religions – Christianity: All Hallows' Eve. British Broadcasting Corporation (BBC).
  10. "Halloween." History.com
  11. Nicholas Rogers. (2002). Halloween: From Pagan Ritual to Party Night. Oxford University Press.
  12. Austrian information. .
  13. BBC – Religions – Christianity: All Hallows' Eve. British Broadcasting Corporation (BBC).
  14. Animen Gaua (=Halloween) kalabaza eta kandelekin ospatzen zen aroa. Sustatu.com.

Previous Page Next Page






Halloween AF Halloween ALS Nueit d'almetas AN Ealra Hālgena Ǣfen ANG هالووين Arabic هالويين ARZ হ্যালোইন AS Halloween AST Hellouin AZ هالووین AZB

Responsive image

Responsive image