Gaztelako Gorteak (gaztelaniaz: Cortes de Castilla) Gaztelako koroan Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean estamentuak ordezkatzen zituen erakunde politikoa izan zen. Erdi Aroko Europako beste parlamentuen moduan bere 'prokuradoreak' besoetan banatzen ziren: eklesiastiko, nobleziarena eta arrunta. Azkenak koroan zeuden hiriak ordezkatzen zituen.[1]
Hego Euskal Herriko lurraldeek ez zuten Gorte hauetan parte hartzen, Batzar Nagusietan parte hartzen zutelako. Gaztelako erregeak deitzen zituen, eta ez zuen Aragoiko Koroako bere baliokideek beste eginkizunik. Denboraren bitartez, zergakoak baino ez zitzaizkien geratzen eta estamentu pribilijiatuak zergetatik libre zeudenez ez ziren joaten.
XVII. mendean, Habsburgoen pean, gero eta gutxiago biltzen ziren. Dinastia horretako erregeen pean, Gaztelako Gorteak mende erdialdera elkartu ziren azken aldiz. Filipe V.a Borboi erregearekin eta haren ondoren, berriz, ez ziren gehiago deitu, leinu berriak ekarritako joera absolutistagoaren seinale.[2]