Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Genetika kuantitatibo

Genetika kuantitatiboa populazioen genetikaren adar bat da, bariazio jarraitua duten fenotipoak matematikoki aztertzen dituena. Biek aztertzen dute aleloen edo geneen maiztasuna espezieen populazioetan, eta [[herentzia mendeliar]reko kontzeptuekin konbinatuta, belaunaldiz belaunaldi eta ondorengoen lerroetan zehar herentziak dituen joerak eta patroiak analizatzen dituzte. Populazioen genetika gene jakinetan eta horien produktu metabolikoetan zentratuta dago, eta genetika kuantitatiboak kanpoko fenotipoak aztertzen ditu.

Balio fenotipikoek banaketa jarraitua dutenez gero, genetika kuantitatiboak tresna estatistikoak erabili behar ditu fenotipoak (atributuak) eta genotipoak elkarri lotzeko. Zenbait fenotipo modu jarraituan azter daitezke eta beste batzuk kategoria diskretu modura, kategoriak bereizteko erabiltzen den teknikaren arabera.


Previous Page Next Page