Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Genozidio

Srebrenicako masakrearen omenezko oroitarriak.

Genozidioa gizatalde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa da, erlijio-, arraza- edo politika-arrazoiengatik egiten dena.[1] 1948an, Nazio Batuen Genozidioaren Konbentzioak honela definitu zuen genozidioa: «talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako bost ekintzetako edozein». Bost ekintza hauek ziren: taldeko kideak hiltzea, kalte fisiko edo mental larriak eragitea, taldea suntsitzeko helburua duten bizi-baldintzak ezartzea, jaiotzak eragoztea eta haurrak taldetik kanpo indarrez eramatea. Biktimak talde bateko kide direlako aukeratzen dira, ez zoriz.[2][3][4]

Ezegonkortasun Politikoari buruzko Lan Taldearen ustez, 1956 eta 2016 artean 43 genozidio gertatu ziren, eta 50 milioi heriotza inguru eragin zituzten[5]. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzak kalkulatu zuen beste 50 milioi lekuz aldatu zituztela indarkeria-aldi horiek 2008ra arte. Genozidioa, bereziki genozidioa eskala handian, giza gaiztakeriaren epitomea da[6][7][8]. Etiketa gisa, polemikoa da, moralizatzailea delako[9], eta kategoria moral gisa erabili da 1990eko hamarkadaren amaieratik[10].

  1. «Genozidio». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-11-13.)
  2. «United Nations Office on Genocide Prevention and the Responsibility to Protect» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  3. (Ingelesez) «What Is Genocide?» Voice of America 2016-03-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  4. Convention on the Prevention and Punishment of the Crime of Genocide art. 2, 78 U.N.T.S. 277, 9 December 1948.
  5. Anderton, Charles H., ed. (2016). Economic aspects of genocides, other mass atrocities, and their prevention. Oxford University Press ISBN 978-0-19-937829-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  6. Towner, Emil B.. (2011). «Quantifying Genocide: What Are We Really Counting (On)?» JAC 31 (3/4): 625–638. ISSN 2162-5190. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  7. (Ingelesez) Lang, Berel. (2005). Roth, John K. ed. «The Evil in Genocide» Genocide and Human Rights: A Philosophical Guide (Palgrave Macmillan UK): 5–17.  doi:10.1057/9780230554832_1. ISBN 978-0-230-55483-2. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  8. Graziosi, Andrea; Rubenstein, Joshua; Szporluk, Roman; Hollander, Paul; Hardy, Jeffrey; Ellman, Michael; Rossman, Jeffrey; Naimark, Norman. (2012-07). «Perspectives on Norman Naimark's Stalin's Genocides» Journal of Cold War Studies 14 (3): 149–189.  doi:10.1162/jcws_a_00250. ISSN 1520-3972. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  9. Göçek, Fatma Müge. (2015). Denial of violence: Ottoman past, Turkish present, and collective violence against the Armenians, 1789-2009. Oxford University Press ISBN 978-0-19-933420-9. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  10. (Ingelesez) Irvin-Erickson, Douglas. (2017). Raphael Lemkin and the Concept of Genocide. University of Pennsylvania Press ISBN 978-0-8122-4864-7. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).

Previous Page Next Page






Volksmoord AF Völkermord ALS Folcmorðor ANG إبادة جماعية Arabic ابادة الشعوب ARZ নৰসংহাৰ AS Xenocidiu AST Soyqırım AZ Геноцид BA Генацыд BE

Responsive image

Responsive image