Geoparkea balio handiko ondare geologikoa izateagatik nabarmentzen den biztanleria-gunea da. Kultura eta natura ondare aberatsa ere izan dezake. Hori horrela, inguruneari balio gehiago emateko eta garapen iraunkorra sustatzeko estrategia bat martxan jartzen da, aldi berean bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko[1][2]. Geoparkeak UNESCOk definitu eta izendaturiko entitateak dira, eta 120 baino gehiago daude munduan: Global Geoparks Network (GGN) delakoan integratzen dira, eta azpimultzo kontinentalak ere badaude, hala nola Europako European Geoparks Network (EGN). Honen parte da Euskal Herriko geoparke bakarra, Euskal Kostaldeko Geoparkea.