Germaniar mitologia iparraldeko Europako hainbat eskualdetan, tartean antzinako Germanian, Eskandinavian, Islandian, Orkadak eta Shetlandak uharteetan, Eskoziako iparraldean edo Ingalaterrako ekialdean, antzinako germaniarrek kristau bilakatu baino lehen zuten sinesmen-multzoa izan zen.
Hiru adar bereizten dituzte ikerlariek: eskandinaviarra, anglosaxoia eta kontinenteko germaniar mitologia.[1][2][3]
Eskandinaviar bertsio berantiar baten bidez ezagutu ahal izan da gehienbat germaniar herrien mitologia. Jainko bi familia bereizten ziren: Aseak eta Vaneak; Jainko horiek elkarren artean borrokatu ziren baina, azkenik, bakezkoak egin zituzten. Hauek dira Germaniako jainko edo mitologiako izaki nagusiak: Balder, Fenris, Freyja, Freyr, Frija, Hagen, Loki, Nibelungoak, Nornak, Odin, Siegfried, Thor, Tyr, Walkiriak, Yggdrasil.