Gernu-aparatu | |
---|---|
1. Gizakiaren gernu-aparatua: 2. Giltzurrun, 3. Giltzurrun-pelbisa, 4. Ureter, 5. Puxika, 6. Uretra. 7. Giltzurrungaineko guruin | |
Xehetasunak | |
Honen parte | genitourinary system (en) Iraitz-sistema |
Konponenteak | Puxika Uretra giltzurruna Ureterra upper urinary tract (en) lower urinary tract (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | systema urinarium |
MeSH | A05.810 |
TA | A08.0.00.000 |
FMA | 7159 |
Terminologia anatomikoa |
Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz.
Gernua giltzurrunek jariatzen duten iraizkin likidoa da, eta, maskurian pilatu ondoren, uretratik kanporatzen da. Pertsona helduak 1.300-1.600 cm3 kanporatzen ditu egunero, egoera normalean. Gernuaren % 90-96 ura da; uraz gain, ordea, urea, sodio kloruroa (gatz arrunta), azido fosforikoa, azido sulfurikoa, azido urikoa, amoniakoa eta abar ditu. Ureak usaina izaten du.[1]
Sistema honen gaixotasunez arduratzen diren espezialitate medikoak Nefrologia eta Urologia dira.