Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gettysburgeko gudua

Gettysburgeko gudua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Gettysburgeko guduaren irudia. Egilea: Currier and Ives inprimatzaileak.
Data1863ko uztailaren 1etik 3ra
LekuaAdams konderria, Pennsylvania
 AEB
Koordenatuak39°48′41″N 77°13′33″W / 39.8114°N 77.2258°W / 39.8114; -77.2258
EmaitzaBatasunaren garaipena
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak Batasuna Konfederazioa
Buruzagiak
Ameriketako Estatu Batuak George Meade Robert E. Lee
Indarra
93.921 71.699
Galerak
23.055
(3,155 hildako, 14.531 zauritu eta 5.369 atzemanak/desagertuak)
23.231
(4,708 hildako, 12.693 zauritu eta 5.830 atzemanak/desagertuak)

Gettysburgeko gudua Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean zehar jazotako gudu bat izan zen, 1863ko uztailaren 1etik 3ra gertatua Gettysburgen (Pennsylvania) inguruan. Batasunaren armada nagusitu zitzaien Konfederazioaren indarrei, eta emaitza horrek garrantzia handia izan zuen Gerra Zibilaren ondorengo gertakarien norantzan.

Lee jenerala eta Armada Konfederatuak lurralde unionistan barneratzeko ausardia izan zuten, Leeren ustez horrek unionistengan Konfederazioa garaitzea ezinezkoa zela eta AEBetako Gobernuarekin armistizio bat negoziatu eta Konfederazioa nazio berri gisa onartuko zuelako itxaropenez. Baina gauzak alderantzizkoak izan ziren: berriz ere, Leek errealitate latzarekin talka egin zuen, unionistak kikildu beharrea, konfederatuak beren lurraldean barneratzeak hauspotu egin zituen. Gainera, unionistak biztanleriaren zegokionez gehiago zirenez, beren soldadu kopuruaren aurrean konfederatuek ezer gutxi egin zezaketela ere frogatu zen. Bestalde, gudu horretan unionisten arma nagusitasuna ere agerian geratu zen, AEBetako Iparraldeko gizarte industrialeko arma lantegiek abantaila hori ematen baizioten.


Previous Page Next Page