Giorgio Parisi (Erroma, 1948ko abuztuaren 4a) italiar fisikari teorikoa da. 2021eko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Klaus Hasselmann eta Syukuro Manaberekin batera sistema fisiko konplexuen inguruan dugun ezagutzari egin dioten ekarpenagatik.
Parisik sariaren erdia jaso zuen eskala atomikoetatik eskala planetarioetara, sistema fisikoetan izaten diren desordenaren eta gorabeheren artean dagoen elkarrekintza aurkitzeagatik.[1]
Partikulen fisikan, kromodinamika kuantikoan eta korden teorian ere lagundu du.