Giotto di Bondone | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Vicchio, 1266-67 | ||
Herrialdea | Florentziako Errepublika | ||
Heriotza | Florentzia, 1337ko urtarrilaren 8a (69/70 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bondone | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Cimabue | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, eskultorea, muralist (en) eta diseinatzailea | ||
Lantokia(k) | Florentzia Padua Asis Rimini Erroma Napoli eta Bolonia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | Proto-Pizkundea Arte gotikoa | ||
Genero artistikoa | arte sakroa allegory (en) margolaritza mitologikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Third Order of Saint Francis (en) | ||
Giotto di Bondone (Vespignano, 1266-67 – Florentzia, 1337ko urtarrilaren 8a) Behe Erdi Aroko italiar margolari eta arkitektoa izan zen, italiar Pizkundearen aitzindaria eta garai guztietako margolari nagusietakoa. Giotto izen soilarekin aski ezaguna berez.
Haren artea berritzailea da oso, eta Behe Erdi Aroko bizantziar tradizioaren eta Pizkundeko pinturaren arteko zubia izan zen. Gai erlijiosoak erabili zituen batez ere, baino lurtar itxurarekin, bizi-indarrez gainezka.
Maisu izan zen espazioaren erabileran, pertsonaia bakoitzaren nortasuna finkatzen, izadiaren eta gizakiaren ikusmoldean; horiek denek erabat gainditu zituzten era grekoa eta Erdi Aroko margolaritza moldeak. Danteren pasarte bat Giottoren errealismoak izan zuen arrakasta bizkorraren lekuko da.