Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gizakiaren Seaska

Gizakiaren Seaska
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Koordenatuak25°58′02″S 27°39′45″E / 25.967231°S 27.66244°E / -25.967231; 27.66244
Map
Historia eta erabilera
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 2005
Arkitektura
Azalera27.378,7925 ha
Atalakarkeologia-aztarnategi:
aztarnategi paleontologiko:
haitzulo:
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (vi)
Erreferentzia915 eta 915bis
Eskualdea[I]Afrika
Izen-ematea1999 (XXIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gizakiaren Seaska aztarnategi paleoantropologiko bat da, Hegoafrikako Johannesburgo hiritik 50 bat kilometro ipar-mendebalderantz, Gauteng probintzian. 1999. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.[1] Gaur egun 47.000 hektarea ditu,[2] eta kareharrizko kobazulo sare bat dauka. Gizateriaren ondareen zerrendan duen izen zehatza Hegoafrikako Hominido Fosilen guneak da.

Sterkfontein kobazuloan 2.3 milioi urteko Australopithecus africanus fosil bat ("Ples andrea" bezala ezagutua) aurkitu zuten 1947an Robert Broomek eta John T. Robinsonek. 1924an egindako beste aurkikuntza bat berresten lagundu zuen: "Taung Haurra" izenaz ezagutzen den Australopithecus africanus gazte baten garezurra. Azken hau Raymond Dartek aurkitu zuen, Hegoafrikako ipar-mendebaldeko Taung probintzian, non indusketek oraindik jarraitzen duten.

Gunetik gertu, baina ez gunean, Rising Star kobazuloak Dinaledi ganbera (Izarren ganbera) du. Bertan desagertutako hominido espezie baten 15 eskeleto fosil aurkitu ziren, behin-behinean Homo naledi izendatua.

Sterkfontein kobazuloetan mundu osoan 2010 baino lehenago aurkitutako hasierako hominidoen fosil guztien herena topatu da.[3] Dinaledi Ganberan 1500 Homo naledi fosil baino gehiago aurkitu dira, Afrikan hominido espezie bakarraren inoiz egin den aurkikuntza zabalena.[4]

  1. (Ingelesez) [http://www.maropeng.co.za/content/page/why_is_the_cradle_of_humankind_important Why is the Cradle of Humankind important? – Maropeng – Official Visitor Centre. ] (Noiz kontsultatua: 2018-01-04).
  2. (Ingelesez) [http://www.maropeng.co.za/content/page/about Maropeng a’Afrika and the Cradle of Humankind – Maropeng – Official Visitor Centre. ] (Noiz kontsultatua: 2018-01-04).
  3. (Ingelesez) Smith, David; correspondent, Africa. (2010-01-15). «Visit to the Cradle of Humankind» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2018-01-04).
  4. (Ingelesez) Wong, Kate. «Mysterious New Human Species Emerges from Heap of Fossils» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2018-01-04).

Previous Page Next Page