Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Gizon trans

Gizon trans bere burua gizontzat duen gizaki emea da. Gizon trans batzuk genero-disforia delako nahasmendua pairatzen dute, eta horri aurre egiteko zenbaitek gizontzeko trantsizio-prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonak ordezteko terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.

Gizon trans terminoak gizon transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, gizon transexual guztiak transgeneroak dira, baina gizon transgenero guztiak ez dira transexualak.


Previous Page Next Page