Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Gizotsoa edo likantropoa gizaki mitologiko edo folkloriko bat da, otso bihurtzeko ahalmena duena. Itxuraldaketa hori nahita egina da, deabru batekin ituna eginez, edo nahigabekoa, madarikazio baten ondorioz, adibidez.
Gizotso hitza "gizaki" eta "otso" hitzen elkarketa da. Likantropo izenari dagokionez, grezieratik dator (λυκάνθρωπος lukánthrōpos, "otso-gizon"). Gizotsoari loturiko mitologia antzina-antzinatik ezagutzen du gizakiak: gai horren inguruko kondairek bizirik diraute hainbat tokitan. Europako nekazari gizarteetan, abeltzaintza eta artzain bizimoduez aparte, herri sineskeriak eta elezaharrak hedatu ziren, hainbat hilketa ulertezini erantzuna emateko.