Golda Meir (hebreeraz: גּוֹלְדָה מְאִיר, ˈɡolda meˈʔiʁ ahoskatua), jaiotzez Golda Mabovitx edo Goldie Myerson bezala ezaguna ere, (Kiev, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1898ko maiatzaren 3a - Jerusalem, 1978ko abenduaren 8a) Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa izan zen. Gaztetatik sionismoarekin guztiz konprometitu zen. Emakume aitzindaria izan zen 1969an lehen ministro kargua hartu zuenean, eta erreferentzia bihurtu zen judu-herriarentzat. [1] Kargu politiko garrantzitsuak izan zituen, hala nola Israelgo lehen enbaxadorea izan zen SESBen, Lan ministroa, Atzerri Gaietako ministroa eta Israelgo lehen ministroa 1969ko martxoaren 17tik 1974ko ekainaren 3ra. Mundu mailan errege-familiak aparte utzita estatu bateko gobernuburu bihurtu zen hirugarren emakumea izan zen.[2][3]
Mapai alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1966an, eta oposizioko buru bihurtu zen, baita Israelen alderdi politiko garrantzitsu bat zuzendu zuen lehen emakume ere.7 Levi Eshkol bat-batean hil ondoren, alderdiak Meir aukeratu zuen haren oinordeko, 2 emakumezko, eta 1969ko martxoaren 17an hartu zuen kargua.
Bere agintaldia koalizio kabinetearen barneko borrokek markatu zuten desadostasun eta gatazka larriekin. Azkenik, Goldak dimisioa eman zuen 1974an, eta bere ondorengoa zen Isaac Rabin-i utzi zion zuzendaritza.