Goonietarrak (ingelesez The Goonies) 1985eko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko komedia film bat da. Istorioa edo ideia orokorra Steven Spielberg zuzendariak sortu eta idatzi zuen, filma honetako ekoizleetako bat ere izan zen, aldiz, Chris Columbus gidoigileak filmarako espreski moldatutako gidoia idatzi zuen. Sean Astin, Josh Brolin, Jeff Cohen, Corey Feldman, Kerri Green, Martha Plimpton eta Ke Huy Quan aktoreek antzeztu zuten.
Soinu bandaren doinu edo abesti nagusia The Goonies 'R' Good Enough (Goonietarrak Behar Adina Onak Dira) Cyndi Lauper abeslariak konposatu eta abestu zuen, gainera filmaren 12. minutuan telebistako bideoklip batean kameoa agerpen laburra egin zuen. REO Speedwagon eta The Bangles taldeen abestiak ere badauzka.
Oregon estatuaren kostaldeko Astoria udalerrian filmatu zen.