Gozoa oinarrizko bost zaporeetako bat da, eta lurreko kultura eta etnia guztiek modu globalean zaporerik atsegingarrienetakotzat onartzen duten bakarretako bat.
Karbohidrato sinple ugari dituzten elikagaiak gozoak dira, eta zapore gozoa ematen duten zaporedunei edulkoratzaile esaten zaie. Elikagai gozoak giza elikaduran agertu ohi dira postre gisa, eta normalean gosarietan eta askarietan.