Gwyneddeko Erresuma Teyrnas Gwynedd | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
V. mendea – 1282 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Gwyneddeko Erresuma, 1093. urtean (horiz) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Degannwy, Aberffraw eta Abergwyngregyn | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Galesa | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | V. mendea | ||||||
Disoluzioa | 1282 | ||||||
|
Gwynedd (NAF: [ˈɡwɪnɛð]) Galesen Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren sortu ziren estatu txikietako bat izan zen. Geroago printzipalitatea izatera iritsi zen Erdi Aroaren bukaeran. Britoniar ordovikoak, gangani eta dezeangliak bizi ziren lurralde hauetan, Erroman Venedotia deitzen zituzten herriak. V. mendetik XIII. mendetan Ynys Môn eta Galesko iparralde osoa konkistatu zuten, Dyfi ibaitik Dee ibaira. Hego-ekialdean Powysko Erresuma zuen mugakide.
Hasieran hiriburua Deganwy Gazteluan zegoen, 547an hil zen Maelgwn Gwynedden gotorlekua. 1170 arte Aberffraw izango zen hiriburua. XIII. mendean Llywelyn Fawr eta bere oinordekoek Abergwyngregynera mugitu zuten hiriburua.