HTML | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1989 |
Argitaratze-data | 1993 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Tim Berners-Lee |
Ezaugarriak | |
Media mota | text/html |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Creative Commons Attribution 4.0 International (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | SGML |
Ekoizpena | |
Garatzailea | World Wide Web Consortium, IETF eta Web Hypertext Application Technology Working Group (en) |
html.spec.whatwg.org… | |
Iturri-kodea | https://github.com/whatwg/html eta https://github.com/w3c/html |
HTML (Hipertestua markatzeko lengoaia edo HyperText Markup Language) web-orriak sortzeko markaketa-lengoaia bat da. 1990ean Barners-Lee-k definitua, estandar bihurtu eta World Wide Web-aren sorrera ekarri zuen. Sortu zenetik gaurdaino, hainbat bertsio argitaratu dira, azkena HTML5 bertsioa. Web-nabigatzaile eta plataforma desberdinetan erabil daiteke.
Etiketen bidez dokumentua markatu egiten da: izenburua, atalak, paragrafoak, zerrendak, taulak, etab. Web-nabigatzaileak HTML-dokumentuko etiketak interpretatzean, markatutakoari dagokion itxura ematen dio web-orriari. Etiketen semantika interpretatuz, edukiari buruzko informazioa hobeto ulertzea lortzen da eta horri esker Interneteko bilaketak errazten dira. Azken bertsioetan, web-orriaren itxura kontrolatzeko CSS estilo-orriekin batera erabiltzen da eta JavaScript lengoaian idatzitako script-ak txerta daitezke web-orrian.