Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Habaila

Eskuz egindako habaila.
Alpaka larruz eginiko inken habaila perutarra

Habaila gizateriaren armarik zaharrenetakoa da, bi sokaz osatua, muturrean jaurtigaiarentzako edukitoki malgu bat dutela. Arma, edukitokira lotuta ez dauden muturretatik hartuz, biratu eta biratu egin behar da, jaurtigaiak abiada har dezan, eta, ondoren, soketako bat askatzen da, aldi berean, jaurtigaia askatuz, honek distantzia eta talka botere handia lortuz. Habailak egitean erabiltzen diren materialak asko izan daitezke: larrua, ehun zuntzak, tendoiak, animalia zurdak... Jaurtigaiak ere oso ugariak izan daitezke, harri natural biribilduak edo doitasun handiz landutakoak, eguzkitan egosi edo lehortutako buztina, moldatutako beruna eta abar.

Hizkuntza batzuetan, eta entretenimendu eta ume jokoen erabilerako testuinguruan, habaila hitza, tiragomari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Baina tiragoma, nahiko berria da agerpenari dagokionez eta kautxuaren erabilerarekin lotuta dago.


Previous Page Next Page






Liðere ANG مقلاع Arabic Q'urawa AY Sapand AZ Прашча BE Прашка (оръжие) Bulgarian ढेलमास BH Batalm BR Fona Catalan Prak Czech

Responsive image

Responsive image