Hadith (arabieraz: حديث, “berriak” edo “historia”), Hadīt, Ḥadīth edo Athar (arabieraz: أثر, ʾAṯar, "ohitura")[1], Islam erlijioaren jarraitzaileen ustez, Mahoma profetaren hitz eta ekintzen erregistroa osatzen duten kondairak dira; bere laguntzaile eta beste narratzaileen bidez ahoz aho zabaldurikoak.[1][2][3] Erregistro hauek profetaren irakaskuntzak ulertzeko erabiltzen dira, musulmanek jarraitu beharreko portaera erakutsiz, eta bildurik Sunnah bezala ezagutzen dira.[4]
Zentzu zabalean hadith musulman tradizioari esaten zaio, eta “ilm al-hadit”, tradizio hori aztertzen duen zientziari.
Islamean ofizialki onarturik dauden hadithen artean al-Bukhari, Ibn Majah, Abu Dawood, at-Tirmidhi eta Al-Nasaienak daude.