Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Haliarto

Haliarto, Greziako Beozia eskualdeko antzinako hiri bat izan zen, Libetrio mendiaren hegoaldeko adarrekin lotutako muino batean altxatzen zena, Kopaide lakuaren hegoaldeko zatian, Permeso (edo Termeso Pausaniasen arabera) eta Olmeo ibaietatik gertu, hauek, Helikon mendiaren ingurutik igarotzen zirelarik, Kopaide lakura iritsi gabe. Lakuan itsasoratzen zena, Haliartotik gertu, Lofis erreka zen.

Haliarto, bertan, K.a. 395ean gertatutako guduagatik zen ezaguna, Lisandro eta Tebastarren artean gertatu zena.

Haliarton, Lisandro espartarraren hilobia dago, Haliartoko harresia eraso zuenean, non Tebaseko eta Atenaseko armada bat zegoen, etsaiek, irteera bat egin zuten eta guduan erori baitzen.

Hirugarren Mazedoniar gerran, Haliarto, Perseoren alde jarri zen. Erromatarrek su eman eta arpilatu zuten, eta atenastarrei eman zieten K.a. 171n. Bertako biztanleak, esklabu bezala salduak izan ziren.

Antzinako Haliartoko akropolia, herriaren mendebaldeko muturrean zegoen, lehen Kastri bezala ezaguna, gaur egun, berriz Haliarto izena berreskuratu duena.


Previous Page Next Page






Haliart (Beòcia) Catalan Haliartos German Haliartus English Haliarto Spanish Haliartos Finnish Haliarte French הליארטוס HE Հալիարտուս HY Aliarto Italian Haliartos Polish

Responsive image

Responsive image