Mikologian, hanka edo estipea perretxikoen txapela eusten duen zurtoinari deritzo. Onddoaren gainerako ehunetan bezala (himenioaz aparte), hanka hifa antzuz osatua dago. Hala ere, zenbait kasutan himenio emankorra hankan behera hedatzen da distantzia labur batez. Hanka edo estipea daukaten onddoen multzoari onddo hankadun deritzo.
Hanka edukitzearen abantaila ebolutiboa esporen barreiatzea dela uste da. Altuera handiagoa duen perretxiko batek errazago askatuko ditu esporak haize-korronteek edo animaliek sakabanatu ditzaten. Hala ere, perretxiko askok ez daukate hankarik, hala nola katiluak, astaputzak, izarputzak, zenbait poliporoak, onddo gelatinakarak, ainoa eta ililntia.
Sarritan hankaren ezaugarriak perretxikoa identifikatzeko erabiltzen da. Besteak beste, honako ezaugarri hauek erabiltzen dira:
Perretxikoak biltzean, perretxikoa ondo ezagutzen ez bada, hanka ez moztea eta osorik erauztea aholkatzen da, hobeto identifikatu ahal izateko.