Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hardy-Weinberg-en legea

Hardy-Weinberg-en legea bi aleloekin: ardatz horizontalean p eta q-ren frekuentziak agertzen dira, ardatz bertikalean genotipoen frekuentziak eta hiru genotipoak glifo desberdinekin azaltzen dira

Populazioen genetikan, Hardy-Weinberg-en legeak (Hardy-Weinberg oreka legea ere deitua) geneen eta genotipoen frekuentziak populazio batean egonkor mantentzen direla belaunaldiz belaunaldi adierazten du, eragin bereziak egon ezean. Hots, populazioen oreka genetikoa iraunkorra dela, eta mendeliar-herentziak, berez, ez ditu aldaketa ebolutiboak sortzen. G.H. Hardy britainiar matematikariak eta Wilhen Weinberg fisikari alemaniarrak asmatu zuten beren izena daraman legea, 1908. urtean.

Legea bete dadin populazioan ez dira eragin bereziak egon behar. Esaterako, mutaziorik ez da gertatu behar, hautespen naturalak ez du jardun behar, migraziorik eta jito genetikorik gabeko populazioa izan behar du, gurutzaketa guztiak ausazkoak izan behar dira, etab. Hori, jakina, ez da naturan gertatzen, populazio batek aipatutako eraginak etengabe jasotzen baitu. Hardy-Weinberg-en legea, beraz, populazio teorikoetan bakarrik betetzen da. Populazioen oreka genetikoa apurtzen duten fenomenoak etengabe gertatzen direnez, haien gene-kopurua eta frekuentziak aldatuz doaz, eta ondorioz populazioek eboluzionatu egiten dute.


Previous Page Next Page