Harlow Shapley (Nashville, Missouri, 1885eko azaroaren 2a - Boulder, Colorado, 1972ko urriaren 20a) Estatu Batuetako astronomoa izan zen. Wilson eta Harvardeko behatokietan lan egin zuen. Fotometria- eta espektroskopia-ikerketak egin zituen. Eguzkia galaxiaren erdigunetik 30.000 argi-urtera dagoela esan zuen, eta ez Esne Bidearen erdigunean ordu arte uste izan zen bezala. Beste galaxia batzuei buruzko lanak ere egin zituen, eta galaxia-multzoak edo metagalaxiak eratzeko joera dutela ikusi zuen. Izar-sistema bitarrak osatzen dituzten izarren neurria kalkulatzeko metodo bat eman zuen, eta Zefeida izar aldakorrak pulsar-izarrak zirela esan zuen. Haren lan nagusia Galaxies (1943) da.