Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Gotzon lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Harri Aroa gizakiak harria tresnak sortzeko oinarrizko lehengai gisa erabili izan zuen Historiako lehen aroa da. Harriak landuz, ertz zorrotzeko tresnak, puntak edo kolpatze gainazalak sortu ziren aro horretan. Historiaurreko aro horrek 3,4 milioi urte inguru iraun zuen, eta K.a. 6000. eta 2000. urteen artean amaitu zen, metalak lantzen hasi zirenean.
Harri Aroko tresnen sortzaileak gizakiak eta bere aurreko espezieak izan ziren, bai Homo generokoak bai Australopithecus eta Paranthropus generokoak. Hezurrez egindako tresnak ere erabili ziren aro horretan, baina gehienek ez dute iraun erregistro arkeologikoan.
Harri Aroan giza teknologia hedatu zen eta Ekialdeko Afrikatik mundu osora zabaldu zen gizakia. Garai honetan hasi zen gizateria nekazaritzan eta zenbait abere etxekotzen.
Harri Aroa azpiaroetan zatitzen da, denbora tarte bakoitzean erabiltzen ziren harrizko tresnen arabera. Bi garai nagusitan bana daiteke:
Harri Aroa arkeologiaren arabera historiaurrea banatzen den hiru aroen sistemako lehena da. Hiru aroak honakoak dira: