Hartzailea zelula baten gainazaleko edo barrualdeko proteina da, bere eragina egin ahal izateko substantzia biologiko bati (hormona edo hazkunde-faktore bati, esaterako) espezifikoki lotzen zaiona.[1] Substantzia espezifiko horrek eraginda, zelula-funtzioa aldatzeko gaitasuna du. Zelula ostalarian sartu ahal izateko, GIBa haren hartzaileei estekatzen zaie.[2]