Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hauts kosmiko

Kondrita porotsua

Hauts kosmikoa edo espazio-hautsa espazioan existitzen den edo Lurrean erori den hautsa da[1][2]. Hauts partikula kosmiko gehienek molekula batzuen eta 0,1 mm (100 mikrometro) artean neurtzen dute. Partikula handiagoei meteoroideak deritze. Hauts kosmikoa, gainera, bere kokapen astronomikoagatik bereiz daiteke: hauts intergalaktikoa, hauts interestelarra, hauts interplanetarioa (hodei zodiakalean dagoena bezala) eta hauts zirkunplanetarioa (planeta-eraztun batean bezala).

Eguzki-sisteman, hauts planetarioak argi zodiakala eragiten du. Eguzki-sistemako hautsak kometa hautsa, asteroide hautsa, Kuiper gerrikoko hautsa eta Eguzki-sistematik igarotzen den hauts interestelarra barne hartzen ditu. Milaka tona hauts kosmiko Lurraren azalera urtero iristen dela kalkulatzen da, ale gehienek 10-16 (0,1 pikogramo) eta 10-4 (100 miligramo) arteko pisuarekin[3]. Lurrak bere translazioak aurkitzen duen hauts kosmiko hodeiaren dentsitatea 10-6 hauts garau metro kubikoko dela kalkulatzen da[4].

Hauts kosmikoak konposatu organiko konplexu batzuk izan ditzake (solido organiko amorfoak, egitura aromatiko eta alifatiko mistoa dutenak), modu naturalean izarrek sor ditzaketenak[5][6][7]. Hautsaren frakzio txiki bat "izarren hautsa" da, mineral errefraktario handiagoak, izarrek utzitzako materiatik kondentsatu zirenak.

Izarrarteko hauts partikulak Stardust espazio-ontziak bildu zituen eta laginak Lurrera eraman zituen 2006an[8][9][10][11].

  1. (Ingelesez) Broad, William J.. (2017-03-10). «Flecks of Extraterrestrial Dust, All Over the Roof» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  2. (Ingelesez) Genge, M.J.; Larsen, J.; Van Ginneken, M.; Suttle, M.D.. (2017-02). «An urban collection of modern-day large micrometeorites: Evidence for variations in the extraterrestrial dust flux through the Quaternary» Geology 45 (2): 119–122.  doi:10.1130/G38352.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  3. (Ingelesez) Zook, Herbert A.. (2001). Peucker-Ehrenbrink, Bernhard ed. «Spacecraft Measurements of the Cosmic Dust Flux» Accretion of Extraterrestrial Matter Throughout Earth’s History (Springer US): 75–92.  doi:10.1007/978-1-4419-8694-8_5. ISBN 978-1-4419-8694-8. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  4. (Ingelesez) Matloff, Gregory L.; Johnson, Les. (2005-06-21). Applications of the Electrodynamic Tether to Interstellar Travel. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  5. (Ingelesez) published, Denise Chow. (2011-10-26). «Discovery: Cosmic Dust Contains Organic Matter from Stars» Space.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  6. (Ingelesez) «Astronomers discover complex organic matter exists throughout the universe» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  7. (Ingelesez) Kwok, Sun; Zhang, Yong. (2011-11). «Mixed aromatic–aliphatic organic nanoparticles as carriers of unidentified infrared emission features» Nature 479 (7371): 80–83.  doi:10.1038/nature10542. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  8. (Ingelesez) https://www.jpl.nasa.gov.+«Stardust Discovers Potential Interstellar Space Particles» NASA Jet Propulsion Laboratory (JPL) (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  9. «Excite News - Specks returned from space may be alien visitors» web.archive.org 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  10. (Ingelesez) «Seven grains of interstellar dust reveal their secrets» www.science.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  11. (Ingelesez) Westphal, Andrew J.; Stroud, Rhonda M.; Bechtel, Hans A.; Brenker, Frank E.; Butterworth, Anna L.; Flynn, George J.; Frank, David R.; Gainsforth, Zack et al.. (2014-08-15). «Evidence for interstellar origin of seven dust particles collected by the Stardust spacecraft» Science  doi:10.1126/science.1252496. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).

Previous Page Next Page