Heaven Can Wait (euskaraz Zeruak Itxaron Dezake) 1978ko Warren Beatty eta Buck Henry estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Warren Beatty, Julie Christie, James Mason, Jack Warden, Charles Grodin eta Dyan Cannon aktoreek antzeztu zuten. Harry Segall antzerkigilearen izenburu berdineko Heaven Can Wait antzezlanean oinarritua dago, 1941eko Here Comes Mr. Jordan ("Hemen Dator Jordan Jauna") eta 1943ko Heaven Can Wait filmeen berregokitzapena da, 2001an Down to Earth ("Beheruntz Lurrera") izeneko beste berregokitzapen bat ere izan zuelarik.
Filma honek 9 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Paul Sylbert, Edwin O'Donovan, George Gaines).