Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hegoaldeko Herbehereak

Herbehereak, bere herrialde guztiekin. Hegoaldeko eta iparraldeko Herbehereen arteko muga gorriz

Hegoaldeko Herbehereak (nederlanderaz: Zuidelijke Nederlanden, frantsesez: Pays-Bas méridionaux), baita Herbehere Katolikoak deitua, Herbehereen eskualdea izan zen, espainiarren (1556-1714), austriarren (1714-94) eta frantziarren (1794-1814) eskuetan izandakoa.[1] Berez, eskualdean Espainiak edo Austriak inoiz ez zituen zenbait estatu ere barnean zituen: Liejako Printzerria, Stavelot-Malmedyko Printzerria, Bouillongo Konderria, Horneko Konderria eta Thorngo abadia. Frantziar iraultzaileek eskualdea bereganatu arte Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zati bat zen.[2]

Hegoaldeko Herbehereak egungo Belgika eta Luxenburgo herrialdeen gehiengoa ziren, baita Herbehereak eta Alemaniako eskualde batzuk ere (Gueldre Garaia, 1713an Prusiakoa zena, eta Bitburg hiri ingurukoa). 1678ra arte, Frantziako Nord-Pas-de-Calais eskualdea eta Longwy hiri ingurukoa ere Hegoaldeko Herbehereen barnean zeuden.

  1. (Ingelesez) Kann, Robert A.. (1974). A History of the Habsburg Empire 1526-1918. University of California Press, 229–230 or..
  2. (Frantsesez) Bitsch, Marie-Thérèse. (1992). Histoire de la Belgique. Hatier, 73–75 or..

Previous Page Next Page