Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Heinrich Rohrer

Heinrich Rohrer

Bizitza
JaiotzaBuchs (SG)1933ko ekainaren 6a
Herrialdea Suitza
HeriotzaWollerau2013ko maiatzaren 16a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rose-Marie Egger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Tesi zuzendariaWolfgang Pauli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Enplegatzailea(k)IBM
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli

Find a Grave: 263996040 Edit the value on Wikidata

Heinrich Rohrer (Buchs, Sankt Gallen kantonamendua, 1933ko ekainaren 6a - Wollerau, Schwyz kantonamendua, 2013ko maiatzaren 16a) suitzar fisikaria izan zen.

Zuricheko Teknologiako Suitzar Institutuan egin zituen ikasketak, eta han lortu zuen doktoregoa. 1961etik 1963ra, Estatu Batuetan lan egin zuen, New Jerseyko Rutgers Unibertsitateko ikertzaile gisa. Gero, IBM etxeak Zurichen duen ikerketa-laborategian hasi zen lanean. Han ari zela sortu zuen STM mikroskopioa, tunel-efektuko lehenengo mikroskopio elektronikoa, Gerd Binnig lankidearekin batera. Tresna horri esker iker daiteke gainaldeen egitura eta antzeman daitezke maila azpiatomikoko xehetasunak. Mikroskopio horretan, atomoetan agertzen diren elektroiak baliatu, eta tentsio handiak erabili zituzten Roherrek eta Binnigek, material baten gainaldearen eta mikroskopioaren zundaren artean korronte elektrikoa sortzeko eta materiala osatzen duten atomoen erliebe-mapa teknika berezi baten bidez lortzeko. 1986an, Rohrerrek eta Binnigek Fisikako Nobel saria eskuratu zuten lan horri esker. Ernst Ruskak ere jaso zuen sari hori, 1932an lehenengo mikroskopio elektronikoa egin izanagatik.


Previous Page Next Page