Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Herri-hizkuntza

Herri-hizkuntza edo etxeko hizkuntza (lingua vernacula) hizkuntza-eremu batean egunerokoan egiten den araupeturik bako ohiko aldaera da. Batetik, badira argi zehaztutako corpusik idatzirik ez daukaten herri-hizkuntzak, batez ere ahoz erabiltzen baitira, eta, bestetik, badira hainbat eskualdetako mintzairatan testuak dauzkaten eta gramatika-arau uniformerik ez dauzkaten hizkuntzak. Bestalde, badira bere araupeko hizkuntzatik espazioz zein denboraz horren asagotuta dauden hizkerak, non hiztunek ez baitiete jatorrizko arauei jarraitzen, esate baterako, Brasilgo Hegoaldeko Rio Grandeko alemaniarrek hitz egiten duten aldaeran gertatzen den lez. Herri-hizkuntzak ez dira dialektoak. Araupekoa edo etxekoa ez den edozein lehen hizkuntzaren aldaera dialekto izena hartzen du. Ez da erraza dialekto eta herri-hizkuntzaren arteko zatilerroa marraztea. Herri-hizkuntza hizkuntza-eremu batean ezarritakoen bestelakoa da —kolonialismoaren sasoiko Afrikako lurralde zabalean sartutako frantsesaren eran.

Hitza hiru hizkuntza santuen (tres linguae sacrae) adigaitik etorri zen, hots, hebreera, greziera eta latina baliozko liturgia-hizkuntza bakarrak direlako sinesmena. Horren bidez, latinak Erdi Arotik harantz araupeko hizkuntza idatziaren estatusa jadetsi zuen; eta aberri-hizkuntzak, behe-mailakoak zirelakoan, Aro Moderno goiztarrera arte literaturatik baztertu eta galarazi zituzten, arrunt (vulgaris), barbaro (barbara edo barbarica) edo landatartzat (rustica) joz.


Previous Page Next Page






لغة محلية Arabic لغه محليه ARZ Vernáculu AST محللی دیللر AZB देसभाषा BH Vernacle Catalan Bàng-uâ CDO Vernakulární jazyk Czech Vernakularsprache German Vernacular English

Responsive image

Responsive image