Herzegovina | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 11.000 km² |
Eponimoa | Stjepan Vukčić Kosača (en) Herzog (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°28′37″N 17°48′54″E / 43.4769°N 17.815°E |
Estatu burujabe | Bosnia-Herzegovina |
Herzegovina (bosniera, kroaziera eta serbieraz: Hercegovina; serbieraz zirilikoz: Херцеговина) Bosnia-Herzegovinako hegoaldeko lurraldea da. Nahiz eta Bosniarekin muga ofizialik ez dagoen, orokorrean onarturik dago mugak hauek dituela: Kroazia mendebaldean, Montenegro hegoaldean, Neretva kantoiaren muga ekialdean eta Gornji Vakuf-Uskoplje-koa iparraldean. Lurraldearen hedadura, 11.419 km2 edo estatuaren %22-tik, 12.276 km2-raino doa, Bosnia-Herzegovina osoaren %24a.
Herzegovina izenak "dukearen lurra" esan nahi du, Stjepan Vukčić Kosačaren Erdi Aroko dukerriari egiten diolarik erreferentzia, "Serbiako Sava Santuaren Herzeg" titulua eraman zuena. Herzeg izena, alemanezko Herzog titulutik da eratorria.[1][2]