Hesperideak | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Bizitokia | Garden of the Hesperides (en) |
Familia | |
Aita | Zeus, Atlas, Erebo, Fortzis eta Eosforo |
Ama | Nix, Temis, Zeto eta Hesperis (en) |
Greziar mitologian, Hesperideak (antzinako grezieraz: Ἑσπερίδες) ninfa batzuk ziren, mendebaldean, Atlas mendilerroaren inguruetan lorategi mitiko bat zaintzen zutenak.
Estesikoro greko-siziliar idazleak bere Gerionen abestia liburuan, eta Estrabon greziar geografoak bere Geographikan (III. liburukian) kontatzen dutenaren arabera, Hesperideak Tartessosen zeuden, hau da, Iberiar penintsulako hegoaldean.
Erromatar mitologian, Hesperideen lorategia jadanik ez zen erlijiozko lekua, konbentzio poetiko bat baizik.