Pareta hezur | |
---|---|
Hezur parietalaren kokapena (berdez) | |
Xehetasunak | |
Honen parte | burezurra Kalota Neurokranioa desmocranium (en) |
Konponenteak | internal surface of parietal bone (en) external surface of parietal bone (en) occipital border of parietal bone (en) squamosal border of parietal bone (en) sagittal border of parietal bone (en) frontal border of parietal bone (en) frontal angle of parietal bone (en) occipital angle of parietal bone (en) sphenoid angle of parietal bone (en) mastoid angle of parietal bone (en) Parietal foramen (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | Os parietale |
MeSH | A02.835.232.781.651 |
TA | A02.1.02.001 |
FMA | 9613 |
Terminologia anatomikoa |
Pareta hezurra garezur gangaren goi-alboa osatzen duen lauki itxurako hezur bikoitia da. Beste pareta hezurrarekin jostura sagital edo gezi josturaren bidez lotzen da. Lotune horren inguruan hainbat pareta zulotxo kokatzen dira.
Gainera, lau ertz eta lau angelu ditu. Lau ertzek aldameneko hezurraren izena hartzen dute.
Bestalde, bi aurpegi ditu; barnealdekoa (endokraniala) ahurra da eta kanpoaldekoa (exokraniala) ganbila. Kanpoaldeko ikuspegian erdialdean dagoen eskualdeari pareta-tuberositatea deritzo.
Beste pareta hezurrarekin lotzeaz gain, bekoki-hezur, loki-hezurraren ezkata, esfenoidearen hegal-nagusiekin eta garondo-hezurrarekin giltzatzen da.