Hilarria hildakoen oroitzapenezko monumentu bat da, gehienetan gorpua kokatua dagoen gainean ezarria. Horregatik, hilerrietan daude sarrien, nahiz eta bakandurik ere agertzen diren.
Ohi, monolitikoak izaten dira, harri eta tamaina ezberdinetakoak, eta batzuk garaiera handia izan dezakete.
Heriotzarekin zerikusia duten oroitzapenezko estelak, duela milaka urtetatik altxatuak izan dira, kultura eta eskualde anitzetan, eta bere erabilerak, egun, oraindik jarraitzen du.
Bertan, testuak, zeinuak, ikurrak eta irudiak zizelkatzen ziren, bere kokapenaren zergatia azalduz, eta arkeologo eta historialarientzako dokumentu garrantzitsuak dira, epigrafia adituen laguntzarekin.