Hizkuntza puniko | |
---|---|
𐤃𐤁𐤓𐤉𐤌 𐤐𐤍𐤉𐤌 | |
Datu orokorrak | |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak Feniziera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | Feniziar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xpu |
Glottolog | puni1241 |
Wikipedia | xpu |
IETF | xpu |
Hizkuntza punikoa edo kartagotar hizkuntza (𐤃𐤁𐤓𐤉𐤌 𐤊𐤍𐤏𐤍𐤉𐤌, dabarīm kanaʿnīm edo 𐤃𐤁𐤓𐤉𐤌 𐤐𐤍𐤉𐤌, dabarīm pōnīm)[1]iparraldeko Afrikan, hegoaldeko Iberiar penintsulan eta Mediterraneoko uharte batzuetan hitz egindako hizkuntza semitiko bat izan zen. Filologikoki, fenizieraren mendebaldeko aldaeretan sartzen da, feniziar kolonizazioaren ondorioz Mediterraneoan zehar zabaldu zena. Hala ere, batez ere k.a. V. mendetik aurrera berezko hizkuntzatzat hartzen dute.[2]
Azkenik, neopuniera izena erabiltzen da, K.o. 146.ean Kartago Erromaren pean erori ondoren erabili zen dialektoa izendatzeko.