Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hizkuntzalaritza historiko

Hizkuntzalaritza historikoa, baita hizkuntzalaritza diakronikoa ere, hizkuntzen aldaketak denboran aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adar bat da. Haren interesgune nagusia hizkuntza aldaketaren prozesua da. Hizkuntzalaritza historikoak garrantzi handia du, beraz, hizkuntzen garapen diakronikoaren eta hizkuntzen arteko gertutasuna aztertzeko garaian. Hizkuntzalaritza historikoaren emaitzak beste diziplinen emaitzekin kontrastatu behar dira, besteak beste, historia, arkeologia eta genetika. Ikerketa interdisziplinarioak ohikoak dira herrien arteko kontaktuen kronologia eraikitzeko, zabaltze prozesuak eta ibilbideak ezagutzeko eta haien arteko kultura-eraginak ziurtatzeko. Testuinguru horretan, hizkuntzalaritza edo gramatika konparatua antzinako hizkuntzen historia sinkronikoa ezagutzeko teknika zehatza izango litzateke.[1]

Franz Bopp hizkuntzalari alemaniarra.
  1. .

Previous Page Next Page