Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Horst Wessel Lied

Horst Wessel Lied
Jatorria
Argitaratze-data1927
Honen izena daramaHorst Wessel (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
HitzakHorst Wessel (en) Itzuli
Argumentu nagusiaSturmabteilunga eta Roter Frontkämpferbund (en) Itzuli

Horst Wessel Lied edota Die Fahne Hoch! (euskaraz Horst Wessel Abestia edota Bandera Goian!) 1930-1945 artean Alderdi Naziaren ereserkia izan zen. 1933an Adolf Hitler boterera gailentzean naziek de facto ordura arte zegoen Deutschlandlied ereserkia nazionalaren lehen estrofarekin batera Alemaniako bi ereserkia ofizialetako bat bilakatu zuten.

1929an Horst Wessel nazia eta Sturmabteilung (SA) erakunde paramilitar armatuko ofiziala zenak Berlinen hitzak idatzi zituen. Handik urte batera, nazien bertsioaren arabera Alemaniako Alderdi Komunistako kideek tiroz erail omen zuten, eta Joseph Goebbelsek Wessel nazien kausaren martiri bilakatu zuen. Abestia lehenbiziko aldiz Wessel beraren hiletan jo zen, eta ordutik aurrera alderdiaren ekitaldietan maiz joa edo erabilia izan zen, gainera SAko kideek ere euren kale martxatan abestu ohi zuten.

1933ko maiatzaren 19an Hitler kantziler berria bilakatzean, Horst Wessel Lied ikur nazionaltzat onartua izan zen. Handik urte batera ereserkia hau jotzen zen aldiro entzuleek agur faxista egiteko derrigortasuna ezarri zen.


Previous Page Next Page