Hulagu | |||
---|---|---|---|
1256 - 1265eko otsailaren 8a - Abaqa Khan (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1217 | ||
Herrialdea | Yuan Mongolen Inperioa | ||
Heriotza | Maragheh, 1265eko otsailaren 8a (47/48 urte) | ||
Hobiratze lekua | Shahi Island (en) Urmia lakua | ||
Familia | |||
Aita | Tolui | ||
Ama | Sorghaghtani Beki | ||
Ezkontidea(k) | Doquz Khatun (en) Öljei Khatun (en) Guyuk Khatun (en) Qutui Khatun (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Q12839171 Borjigin (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Mongoliera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Khana | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Nestorianismoa budismoa |
Hulagu[1] (c. 1217 – 1265eko otsailaren 8a), Hulagu Khan izenaz ere ezaguna, agintari mongola izan zen, Hego-mendebaldeko Asiaren parte handi bat konkistatu zuena. Haren armadak Bagdad eta Damasko suntsitu zituen, botere islamikoaren gune handienak. Hori dela eta, Kairoko mamelukoak mundu islamikoko eragin handieneko dinastia bihurtu ziren. Hulagu, Genghis Khanen biloba eta Kublai Khanen anaia, Persiako Ilkhanerriko lehen khan izan zen.
Dokuz Khatun izan zuen emazte eta, gutxienez, hiru seme-alaba izan zituzten. Ama eta emaztea kristauak zituen, antza denez, eta Hulagu bera, azken urteetan, budismora hurbildu zen, emaztearen nahiaren kontra.