Mota | tribu eta extinct human group (en) |
---|---|
Hizkuntza | Hunoera |
Erlijioa | tengrismo |
Hedapen mapa | |
Hunoak[1] Erdialdeko Asiako tribu nomada edo erdi-nomaden konfederazioa izan ziren, turkieraren familiako hizkuntza batean mintzatzen zen aristokraziak zuzenduta. K.o. 370. urtean Europari eraso zioten, eta ondorengo zazpi hamarkadetan inperio handi bat eratu zuten.
Deskribapen zaharrenetan esaten denez, ez zuten etxe finkorik eta ez zuten nekazaritza ezagutzen. Arkua ongi erabiltzen zuten, zaldi gainean oso trebeak ziren eta ausartak eta basatiak ziren borrokan.