Arturiar kondairan, Igraine Artur erregearen ama da. Latinez Igema bezala, galeseraz Eigyr bezala, frantsesez Igeme bezala, Thomas Maloryren Arturren heriotza lanean Ygrayne bezala -batzuetan Igraine bezala modernotua- eta Wolfram von Eschenbachen Parzival lanean Amive bezala ere ezagutua. Uther Pendragonen emazte bihurtzen da, baina, bere lehen senarra, Gorlois izan zen, honekin, Elaine, Morgause eta Morgana le Fay alabak izan zituelarik.