Ilia Mikhailovitx Frank[1] (errusieraz: Илья́ Миха́йлович Франк; San Petersburgo, 1908ko urriaren 23a - Mosku, 1990eko ekainaren 22a) errusiar fisikaria izan zen. Sobietar Batasuneko Zientzia Akademiako Fisika Institutuan aritu zen lanean. Txerenkov erradiazioaren ondorioak interpretatzen eta adierazten lagundu zuen. Lan hori zela-eta, 1958an, Fisikako Nobel saria irabazi zuen, Igor E. Tammekin eta Pavel A. Txerenkovekin batera.