Indukzio elektromagnetiko | |
---|---|
Magnitude mota | fenomeno fisikoa eta electromagnetic phenomenon (en) |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Michael Faraday |
Indukzio elektromagnetikoa edo magnetikoa indar elektroeragilearen sorrera da, zirkuitu elektriko bat igarotzen duen eremu magnetikoaren aldaketaren eraginez. Michael Faradayk aurkitu zuen 1831n, eta besteak beste, dinamoen, transformadoreen eta alternadoreen funtzionamenduaren oinarria da. Gaur egun elektrizitateak duen garapena induzkzioari zor zaio neurri handi batean.[2]
James Clerk Maxwellek deskribatu zuen matematikoki Faradayren legea. Lenzen legea, berriz, induzitutako eremuaren norabidea deskribatzen du. Faradayren legea geroago orokortu zen Maxwell-Faraday ekuazioa bihurtu zenean, Maxwellen ekuazioetako bat bere elektromagnetismoaren teorian.