Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ingalaterrako Erresuma

Ingalaterrako Erresuma
Kingdom of England
927 – 1707
Oinordekotzako monarkia
Ingalaterrako bandera

Ingalaterrako armarria

Geografia
HiriburuaLondres
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, ingelesa, frantsesa, galesera, kornubiera
ErlijioaKristau Katoliko Erromatarra 1533ra arte, harrezgeroztik anglikanoa
Historia
Sorrera927
Batasuna Eskoziako Erresumarekin1707
Aurrekoak
Wessex
Sussex
Essex
Kent
Dumnonia
Mercia
East Anglia
Northumbria
Galesko markak
Galesko Printzerria
Ondorengoa
Britainia Handiko Erresuma

Ingalaterrako Erresuma, 927tik 1707ra, Europako mendebaldean kokatutako estatu burujabea izan zen. Erpinean, Britainia Handiko uhartearen hegoaldeko bi herenetan hedatzen zen, Gales eta inguruko zenbait irla txiki ere barrenean hartuta.

Erresumaren aurrekariak herri anglo-saxoien inbasioa izan zen Migrazio Garaian. Ondoren, estatu txikien heptarkia osatu zen. Bikingoen inbasioek erresuma horien oreka zartarazi zuten, eta, azkenean, Athelstan erregeak errekonkista burutu zuen 927an.

Gales 1067 eta 1283 bitartean inbaditu zuten ingelesek, 1284an Rhuddlaneko estatutuaren bidez onetsia. Ingalaterrako legearen menpean jarri zen Gales 1535-1542z geroztik. Iparraldeko Eskoziako Erresumarekin erregeak XVII. mendetik aurrera partekatu arren, batasun politikoa 1707an etorri zen, Erresuma Batua osatuz.

Londresko Westminster hiriburua bilakaturik zegoen XII. mendearen hasierako, hastapenetan Winchester eta Gloucester ere nolabaiteko hiriburuak izan baziren ere.


Previous Page Next Page