Iraupen laburreko oroimena informazioa oroimenean aldi baterako soilik (30 bat segundo inguru) gordetzeko aukera ematen duten funtzio mentalen multzoa da. Ondoren, informazio hori, iraupen luzeko oroimenean finkatzen ez bada, galdu egiten da.[1]
Iraupen laburreko oroimenaren iraupena zenbait segundotan estimatzen da, eta edukierari dagokionez, 7±2 elementuko zifra onartu ohi da. Aitzitik, iraupen luzeko oroimenak mugarik gabe biltegiratzen du ustez mugagabea izan daitekeen informazio kopuru bat.
Informazioaren biltegiratzean eta manipulazioan esku hartzen duten egiturei eta prozesuei erreferentzia egiten dien "memoria operatibotik" bereizi behar da iraupen laburreko oroimena.