Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ispilu

Ontzi bat ispilu batean islatua.

Ispilua edo miraila argia islatzen eta objektuen irudia itzultzen duen gainazala da. Antzina metalezko gainazal leunduak ziren, baina gaur egun metalezko geruza bat (zilar, eztainu, etab.) eta beirazko xafla batez osatuak dira, armazoiaz gain[1]. Gainazal sinpleena laua bada ere, badaude ahurrak eta ganbilak ere. Antzinaroan jadanik erabiliak izan arren, XVI. mendetik aurrera bere erabilpena zabaldu zen.

Antzinako greziar eta erromatarren garaian, ispiluak gainazal oso leuneko zilarrezko edo brontzezko diskoak ziren. Zeltek forma hori bera bereganatu zuten, eta Erdi Aroko Europan halakoak erabiltzen ziren oraindik ere. XII. mendearen bukaeran, beirazko eta metalezko ispiluak egiten hasi ziren, eta XVI. mendean, Venezian eta Nurenbergen egiten ziren ispiluak oso aintzat hartuak ziren. Hala ere, Veneziarrek ispiluak egiteko zuten modua, nahiz eta sekretua izan, zabaldu egin zen, eta XVII. mendearen erdialderako bazen Parisen eta Londresen ispiluak egiten zituen lantegi ugari. Versailles-ko jauregian ispilu asko erabili zen gelak apaintzeko. XVII. mendearen bukaeran ispiluak ohiko apaingarri izan ziren, eta haien egiturak garai bakoitzeko modaren arabera aldatzen dira: loredunak, klasikoak, zurezkoak, hankadunak, etab. XIX. mendean, produkzioa merkeagotu egin zen sistema berriei esker: beirazko xafla baten gainean, aluminiozko edo zilarrezko erreakzio kimiko bat isurtzean lortu zen.

Ispiluek gainazal laua ala biribildua (esferikoa, zilindrikoa. ) izan dezakete, eta helburu askotarako erabil daitezke: irudia handitu edo txikitzeko, teleskopioetarako, etab.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ispilu. .

Previous Page Next Page






Spieël AF Espiello AN مرآة Arabic ܡܚܙܝܬܐ ARC مرايه ARZ Espeyu AST Güzgü AZ گؤزگو AZB Meka BAN Zelkorios BAT-SMG

Responsive image

Responsive image