Israelgo Erresuma | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 930 – K.a. 720 | |||||||
Monarkia | |||||||
Urdinez, Israelgo Erresuma | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Siquem (K.a. 930) Penuel (K.a. 930–K.a. 909) Tirza (K.a. 909–K.a. 880) Samaria (K.a. 880–K.a. 720) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Hebreera | ||||||
Erlijioa | Yahveh | ||||||
Historia | |||||||
|
Israelgo Erresuma[1] (hebreeraz: ממלכת יִשְׂרָאֵל, Mamlekt Yiśraˀel; hebreera modernoan: Mamlekhet Yisra'el; hebreera tiberianoan: Mamléḵeṯ Yisrael), Bibliak dioenez, antzinako Israelgo Monarkia Batuaren ondorengoetako bat da. Izan ere, Salomon erregea K.a. 931. urte inguruan hil zenean zatitu zen lurraldea.
Ikertzaileen ustez K.a. 930. urtetik K.a. 720. urte bitarteko Erresuma izan zen. Hiri nagusiak: Siquem, lehenengo hiriburua; Tirsa, bigarren hiriburua; eta Samaria, azkenengo hiriburua, asiriarrek suntsitu zuten arte.
Historialariek antzinako Israeli Iparraldeko Erresuma esaten diote, hegoalderago zegoen Judeako Erresumarengandik bereizteko.