Itsasoko Herrialdea, historialariek oraindik askorik ezagutzen ez duten mesopotamiar dinastia bat da. K.a. I. milurtean erresuma hau izendatzeko erabili zen izena, Māt Tamtim da.
Itsasoko Herrialdeak, Mesopotamiak Persiar Golkoan zuen kostaldea hartzen zuen, gaur egun Tigris eta Eufratesek Shatt al-Arab delakoa sortzeko elkartzen diren tokitik kilometro batzuk iparraldera, eta antzina kostaldea zegoen tokia zena.
K.a. II. milurtean, Babiloniaren boterea beherantz zihoan garaietan, kontrolatzen zaila zen toki zingiratsu hau independizatu egiten zen, boterea, tokiko dinastia batek hartuz. Toki aberats bat zen, datil palmondozko baso handiekin eta arrantzalekuekin. Mesopotamiako hegoaldeko muturrean zuen kokapena, funtsezkoa zen gainontzeko Mesopotamiak Golkoko herrialdeekin eta Indo ibaiko herrialdeekin (Harappa kultura) merkataritza egiteko. Itsasoko Herrialdeak, ez zuen hirigune garrantzitsurik izan.