Izarren hautsa | |
---|---|
Xabier Lete Bergaretxeren, Mikel Laboaren, Ruper Ordorikaren, Ken Zazpiren, Erramun Martikorenaren, Jabier Muguruzaren eta Mikel Urdangarinen musika-lana | |
Egilea(k) | Xabier Lete Bergaretxe, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Ken Zazpi, Erramun Martikorena, Jabier Muguruza eta Mikel Urdangarin |
Argitaratze-data | 1976 |
Ezaugarriak | |
Hitzak | Xabier Lete Bergaretxe |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mikel Laboa |
Argumentu nagusia | eboluzioa |
Izarren hautsa Xabier Letek idatziriko abestia da, Leteren 1976ko Kantatzera noazu diskoan argitaratua. 1974an Bigarren poema liburua liburuan argitaratutako poema bat da[1]. Beste hainbat musikarik ere abestu dute, nork bere bertsioa eginda: Mikel Laboak, Ken Zazpik, Mikel Urdangarinek, eta abarrek.[2] Doinuari dagokionez, Xabier Letek berak hasierako doinua ez beste bat ere erabili zuen urteen bueltan, Antton Valverderen laguntzaz ondutako bat, hain zuzen ere, jatorriz egindakoaz oso kontent ez egonik, nonbait.[3]
Hala ere, Mikel Laboak Xabier Letek baino lehenago kantatu zuen abestia. 1975ean musika sortu zion eta, ondoren, letra hori gehitu zion, Ikimilikiliklik 1975-1978ko espektakuluan abesteko[1].