Jarrai | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gazte erakunde politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Eusko abertzaletasuna, Marxismoa, Sozialismo iraultzailea eta independentzia |
Jarduera | |
Honen parte | ezker abertzale eta Koordinadora Abertzale Sozialista |
Historia | |
Sorrera | 1979ko maiatzaren 6a |
Ondorengoak | Haika |
Desagerpena | 2000 |
Koloreak |
Jarrai Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta sozialista zen. 1979ko maiatzaren 6an sortu zen, aurrekari bezala Euskadiko Gaztedi Abertzaleen Mugimendua (EGAM) eta Gazteria Abertzale Iraultzailea (GAI) izan zituen. Hego Euskal Herriko gazteen artean, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren, ezker abertzalearen erreferentea zen. Halaber, KASen gazteriatzat kontsideratua zegoen.